Ostegunean berdintasun saioa jasoko dute eragileek
20 Otsaila 2018
Foru aldundiaren Berdinbidean programak lagunduta, berdintasun politikak ari da garatzen Legorretako Udala. Besteak beste, balioak aldatzeko ahaleginean dabil, hezkidetza saioak antolatuz irakasle, guraso, begirale eta abarrekin.
Oraingoan, herriko eragileen txanda izango da. Emagin elkarteak bi saio emango dizkie, eta teoria nahiz praktika landuko dute. Herritar eredugarri diren heinean, herrian antolatzen dituzten ekintzak aztertuko dituzte, horietan genero ikuspegia txertatzeko.