Alegiako osasun zentroko zuzendaritza Udalarekin harremanetan jarri zen, Legorretako osasun etxean administrari lanpostu berri bat jartzeko asmoa zutela jakinarazteko.
Administrari bulego berri bat sortzeko, osasun etxea berrantolatu beharra dago eta esku-hartzea nabarmena izango denez, instalakuntzak eta espazioak eraberritzeko aprobetxatuko da. Lan hauek, Osakidetzaren gaur egungo eskakizun eta espazioen atontze gida jarraituz burutuko dira.
Eraberritze lanak jasotzen dituen proiektua, Arretxe Zerbitzuak S.L. enpresak idatzi du eta lanak, Ipuru S.L. enpresak burutuko ditu. Lanen kontratua 140.957,86 eurotan esleitu da eta lan hau egiteko, Legorretako Udalak 91129,64 euroko diru laguntza jaso du.
Obren iraupena 3 hilabetekoa izango dela aurreikusten da eta lanek irauten duten bitartean, datorren asteartetik aurrera, osasun etxea jubilatuen elkarteko egoitzan kokatuko da.