Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ordiziako Klasikak hainbat trafiko mozketa eragingo ditu

Ordiziako Klasikak hainbat trafiko mozketa eragingo ditu

21 Uztaila 2023

Datorren asteartean, uztailak 25, ohikoa den Ordiziako Klasikak tartekako trafiko mozketak eragingo ditu Legorretan. Proba guztian zehar, bost aldiz pasako dira herritik, betiere Tolosarako noranzkoan, baina kontuan izan behar da errepideko bi erreiak itxiko direla.

Dena ondo bidean, gutxi gorabeherako igarotze orduak honako hauek izango dira: 10:05ean, 10:50ean, 11:40an, 12:25ean eta 13:20an. Hori horrela, Udaletik errepidean kontu handiz ibiltzea eskatzen da aurrez aipatutako ordu horietan. Probaren inguruko informazio gehiago hemen kontsultatu daiteke.

Loinatz Proba ere Legorretatik

Bestalde, larunbat honetan, hilak 22, beste txirrindularitza proba bat igaroko da herritik, zehazki Beasaingo Loinatz Proba; kasu honetan, elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa. Dena ondo bidean, pelotoia 9:10ean eta 9:35ean igaroko da herritik.