Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Nolako Legorreta nahi duten azaltzeko saioak gazteekin

Nolako Legorreta nahi duten azaltzeko saioak gazteekin

16 Martxoa 2022

Legorretako gazteek herriari buruz duten ikuspegia ezagutzeko, partaidetza saio batzuk antolatu ditu udalak; herriko nerabe eta gazteekin bildu eta haien hitza eta iritzia jasotzea da helburua, nolako Legorreta nahiko luketen euren ahotik entzuteko.

Saio hauek Arremanitz taldeko hezitzaileek gidatuko dituzte, eta oso dinamikoak izango dira: jolasak, tertuliak...

Hiru saio izango dira, udaletxean hirurak, adinka banatuta:

- Martxoak 21, 17:30: 17-18 urte bitartekoak.

- Martxoak 23, 17:30: 15-16 urte bitartekoak.

- Martxoak 28, 17:30: 12-14 urte bitartekoak.

Zabaldu eta animatu!!!

LEGORRETA OROKORRA PROPOSAMENA