Hitzaldia: Nola hitz egin drogen inguruan gure seme-alabei?
Noiz: Urriak 17, asteazkena.
Ordua: 18.00-20:00.
Tokia: UDALETXEKO ARETO NAGUSIA
Norentzat: Gehienbat, 12 urtetik aurrerako nerabeen guraso, tutore edo zaintzaileentzat.
Ai Laket elkarteak emango du hitzaldia, gurasoek tresna batzuk izan ditzaten seme-alabei drogen inguruan hitz egiteko garaian.
Legorretan, aurki gazte festak izango dira, ondoren gaztetxearen urteurrena eta neguko oporrak, urtezahar eguna, inauteriak... Herri bizirako eta nerabeen sozializaziorako ezinbesteko jaiak dira, ongi pasatzeko eginak. Guraso bezala, ordea, kezkak ere hasi ohi dira, eta, kezka horiekin laguntzeko, Ai Laket elkarteko kideek seme-alabei hitz egiteko hainbat tresna jarriko dituzte gurasoen eskura.
Legorretako Gizarte Zerbitzuetara jo kezka edo zalantzarik baduzue. Telefonoa: 943-08 52 90 eta helbide elektronikoa gizarte@legorreta.eus