Kaixo herritar,
Oraingo honetan, zuengana zuzentzen gara Legorretan gas hornitzaile berri bat izateko ditugun aukerak azaltzeko. Naturgasek egin digun eskaintzaren berri eman nahi dizuegu eta era berean, zure iritzia edo ekarpena jaso nahi dugu, guretzako oso garrantzitsua bait da.
Legorretan gasa hornitzeko sare bakarra, soilik gaur egun hornitzen duen Repsol sozietatearen esku dago, nahiz eta udaletik saiakera asko egin ditugun, ezinezkoa egin zaigu sare hori beste operadore batek erabiltzeko bidea zabaltzea. Kontutan eduki behar dugu 1998. urteko “ley de hidrocarburos” delakoak epe mugarik gabe uzten duela Repsolek zuen 25 urterako kontzesioa.
Honen aurrean, Naturgasek eskaintza egiten dio Legorretako herriari, paraleloan beste sare bat egitea monopolioa hautsiz, merkatu librea ahalbideratuz eta erabiltzaile posibleen artean baldintza ekonomikoagoan gasa eskuratuz. Herriari eta herritarrei ez lioke inongo gasturik eragingo baina, sare berri bat egitearen eragozpen bakarra udal bideetan herri lanak egitea dakar.
Guzti hau, pasa den ostegunean aurkeztu genuen udalean eginiko batzarrean, eskertu beharrean aurkitzen gara jenderaren erantzuna oso ona eta jarrera oso positiboa izan bait zen.
Esan bezala zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat eta gustatuko litzaiguke zure adostasuna/ez adostasuna edo ekarpena egitea ekainak 27a baino lehen, horretarako eskutitza hau Udaleko postontizan sartuaz.
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Legorretako Udala.
Naturgasek egiten digun eskeintzari adostasuna azaldu beharko geniokeela uste duzu?
BAI EZ
Ekarpenak:

