Nahia Polok hitzaldi-erakustaldia eskainiko du bizikleta parkean
20 Uztaila 2021
Bihar, asteazkena, hilak 21, gonbidatu berezi bat izango da Xendapedalak bizikleta parkean, 12:00etan. Nahia Polo mendi bizikletako aditua etorriko da hitzaldi-erakustaldi bat eskaintzera. Mendi bizikletako modalitatean ibiltzen da Polo, eta, besteak beste, 2020an, Espainiako txapelketan brontzea lortu zuen taldean.
Bere esperientzia kontatuko du, zer ibilbide egin duen, eta, ondoren, erakustaldia ere egingo du.