Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Musika eskolaren emanaldia izango da arratsaldean

Musika eskolaren emanaldia izango da arratsaldean

02 Ekaina 2017

Legorretako Musika Eskolak kontzertua emango du gaur arratsaldean, 18:00etan, Herri Antzokian. Bertan, eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute. Emanaldi horri segida emateko, 19:30etan plazan izango da kontzertua, eta, euria eginez gero, frontoian. Big Band-en emanaldi berezia izango da, eta Ainhoa Garmendia herriko abeslari gazteak ere parte hartuko du.

Horrez gain, zabalik dago 2017-2018ko ikasturterako izen-ematea. 943-88 87 52 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, eta informazio gehiago ere jaso daiteke bertan.