Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute

Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute

10 Ekaina 2021

Bihar, hilak 11, Legorretako Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko.

Herri Antzokian izango da, 18:00etan. Sarrerak ikasleen artean banatu dira, aforoa mugatua izango delako, baina inork bertaratu nahiko balu, emanaldi aurretik gerturatu daiteke antzokira, tokirik libre baden galdetzera.