Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiral honetan

Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiral honetan

04 Ekaina 2024

Ikasturtea agurtzeko asmoz, Legorretako Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiral honetan, ekainak 7. Musika emanaldia Herri Antzokian izango da eta 18:30ean hasiko da.

Ikasle bakoitzak lau sarrera izango ditu udaletxean batzeko, eta gainerako herritarrek egunean bertan antzokian izango dituzte eskuragarri. Sarrera dohainik da.