Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Martxoaren 8an, kontzentrazioa 18:00etan

Martxoaren 8an, kontzentrazioa 18:00etan

07 Martxoa 2023

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, kontzentrazioa izango da 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta, eta Legorretako Udalak bat egiten du deialdi horrekin; horrez gain, herritarrei dei egiten die bertaratu daitezen.

Kontzentrazioa bukatu ondoren, kotxeetan elkarrekin Beasainera joateko deia egin du taldeak, Goierriko Koordinadora Feministak antolatutako mobilizaziora joateko.

20:30etan, afaria izango da Bilkoin elkartean, eta 22:30etan, saski erotikoaren zozketa.

#DenonBizitzakErdigunean

 

PHOTO 2023 03 01 11 33 45