LUA Legorretako Udal Aldizkariaren 5.alea datozen egunetan kalean izango da. Ale honetan, aurrekoetan bezala, herriko azken hilabeteetako albisteak bildu dira. Gai garrantzitsuenen artean onartu berri diren Udal aurrekontuak, webgune berria eta Gaztetxeko hainbat kideri egindako elkarrizketa aipatu behar ditugu.
Legorretan.info-n ere deskargatzeko aukera izango da.