Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lorelei taldeak kontzertua eskainiko du Herri Antzokian igande honetan

Lorelei taldeak kontzertua eskainiko du Herri Antzokian igande honetan

14 Abendua 2023

SATTO kultura elkarteak Lorelei taldearen kontzertua antolatu du igande honetarako, abenduak 17. Herri Antzokian izango da, eta 19:00etan hasiko da. Sarrerak jubilatuen elkartean zein esteka honetan eros daitezke 10 euroren truke; egunean bertan, aldiz, 13 eurotara igoko da.

Lorelei Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea izan zen. Kide gehiago batu ziren taldera beranduago, baina bigarren diskoa atera zutenean, banandu egin ziren. 2020. urtearen hasieran berriz elkartu ziren taldekideak eta hainbat kontzertu egin zituzten COVID-19 pandemiak itxialdia ekarri zuen arte. 2022. urtean taldeak ateratako 'Bada hiri gorri bat'  lehenengo diskoaren 25. urteurrena betetzen zela eta Mikel Gorosabel eta Asier Serrano berriz elkartu ziren eta urriaren 14an disko berria kaleratu zuten, 'Ekografiak' izena zuena. Aurreko egunetan 'Non zabiltza' bideoklipa zabaldu zuten diskaren aurrerapen gisa.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.

Lorelei Legorreta