Bihar, urtarrilak 4, liburu aurkezpena eta bertso afaria izango dira Aldapa Haundin, elkarteak berak eta Gazte Piku gazte asanbladak antolatuta.
Ahoztar Zelaietak El narco oasis vasco liburua aurkeztuko du, 18:00etan. Afaria, berriz, 21:30etan izango da, Maialen Akizu, Odei Lopez, German Urteaga eta Maider Arregi bertsolariekin. Imanol Artola izango da gai-jartzailea. Gaur izango da izena emateko azken eguna, Odei Lopezi edo Urtzi Larreari esanda.