Lehenengo kartela izango da Azintzio jaietako azala
26 Martxoa 2024
Lorena Fernandez Mendiak diseinatutako kartela izango da 2024ko Azintzio jaietako azala. Aurkeztutako zazpi lanetatik bereak jaso ditu bozka gehien (1. aukera zen), eta ondorioz, egitarauko azalean bere kartela egongo da ikusgai.
Guztira 461 bozka jaso dira, baina horietatik 69 baliogabetu egin dira (errepikatuak eta baliogabetuak, besteak beste). Kartel irabazleak 112 boto jaso ditu. Honela geratu da lehiaketa:
1. aukera -> 112 boto 3. aukera -> 72 boto 2. aukera -> 63 boto 7. aukera -> 46 boto 5. aukera -> 41 boto 4. aukera -> 36 boto 6. aukera -> 22 boto
Bestalde, lehiaketan bozka eman duten guztien artean gazta bat zozkatu da, eta irabazlea Izarne Larrea Olano izan da.