Legorretan ireki da Goierriko sagardotegien denboraldia
11 Urtarrila 2024
Goitur Goierriko Turismo elkarteak antolatuta, Legorretako Begiristain sagardotegian ireki da eskualdeko txotx denboraldia. Aurkezpen ekitaldian Iñaki Agirre Legorretako alkateak, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak eta Iñaki Begiristain sagardotegiko jabeak hartu dute parte, besteak beste. Paco Nadal bidaia kazetaria izan da aurtengo gonbidatua.
Denboraldi oparoa izatea espero dutela aitortu dute, eta horren erakusle da datozen asteetarako dauzkaten erreserba guztiak. Azpian, aurkezpen ekitaldiko argazki batzuk ikusgai.