Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Legorretan euskara ikasi nahi baduzu

Legorretan euskara ikasi nahi baduzu

03 Iraila 2014

  • Talde homogeneoak sortuz gero, ikastaroak Legorretan bertan antolatuko dira, ikasleek inora joan behar ez izateko.
  • Asistentzia % 80koa bada, Udalak matrikularen %75a ordainduko du (gehienez ere 400 €).
  • Legorretako Udalak laguntzak eskaintzen ditu euskara herritik kanpo ikasteagatik.

Interesdunek irailaren 19a baino lehen udaletxean izena eman beharko dute eta ondoren mailaketa probak egingo dira bakoitzaren maila neurtzeko eta bilera bat deituko da taldeak osatzeko aukera aztertzeko.

Legorretan, 2014ko irailaren 3an.