Legorretako zaintzaile profesionalen topaketa burutu da
14 Uztaila 2023
Pasa den asteazkenean, uztailak 12, burutu zen Legorretako Udalak antolatutako zaintzaile profesionalen topaketa. Honen helburu nagusia, zaintzaileen beharrak eta interesak jasotzea izan zen. Datorren ikasturtera begira, udaletik ez da baztertzen zaintzaileei bideratutako programa bat sortzea; beharrei erantzuteaz gain, lan eskubideak eta zalantzak argitzeko balio izango duena.
Bide batez, emakume zaintzaileak elkarren artean ezagutzea, eta horrekin lortuta, euren arteko sare bat osatzea oso baliagarria litzatekeela ondorioztatu da topaketan. Herrian bizi edo lan egiten dutenen zaintzaile profesionalei luzatu zen deialdia; gehienak, emakumeak eta migratuak.