Legorretako Udalak sei hilabeterako peoi bat kontratatuko du
15 Urria 2018
Legorretako Udalak, enplegua sustatzeko Lanbidek dituen diru-laguntzen bidez, peoi bat kontratatuko du sei hilabeterako, lanaldi osoan.
Enplegu hori lortzeko interesa duenak Lanbiden izena eman behar du urriaren 25era bitartean. Lanbidek eta diru-laguntzen oinarriak ezarritako baldintzen arabera aukeratuko da langilea.