Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Legorretako Udalak Konstituzionalak Udal Legearen eta euskararen kontra emandako azken epaia salatzeko agerraldian parte hartu du

Legorretako Udalak Konstituzionalak Udal Legearen eta euskararen kontra emandako azken epaia salatzeko agerraldian parte hartu du

14 Uztaila 2023

Espainiako Konstituzio Auzitegiak Udal Legearen aurka udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezeztea dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait alkate eta udal ordezkariek pasa den ostegunean, uztailak 13, Bilbon egindako agerraldian parte hartu zuten.

Legorretako alkate den Iñaki Agirre ere bertan izan zen, Goierriko beste alkate batzuekin batera. Eskualdeko zein gainerako alkate guztiek kezka bera azaldu zuten; izan ere, euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen baititu epai honek.

Kezka adierazteaz gain, Euskalgintzaren Kontseiluak herritarrei gonbita luzatu zien datorren azaroaren 4an Bilbon egingo den euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko manifestazioan parte hartzeko.