Pasa den urtarrilaren 18an, Legorretako Odol Emaileen Elkarteak honako herritarrak omendu zituen:
-Maria Pilar Ventura eta Juan Valor, 25 aldiz emateagatik.
-Inmaculada Olano, 60 aldiz emateagatik.
Berebiziko garrantzia du odol-emateek gora egitea. Hori dela eta, Udalak herritarrak gonbidatzen ditu otsailaren 18an egingo den odol emate saiora joan daitezen. Animatu eta egin bat Taupada Gorriarekin!