Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Larunbatean egingo den Corpus krosak eragina izango du trafikoan

Larunbatean egingo den Corpus krosak eragina izango du trafikoan

29 Maiatza 2024

Dena prest dago larunbat honetan egingo den XLIV. Corpus Kroserako. Haur zein helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta maila bakoitzerako ibilbide desberdinak antolatu dira.

Helduen kasuan, izen ematea Kirolprobak plataformatik egin daiteke ostegun honetara arte, baina egunean bertan izena emateko aukera ere eskainiko da, 11:00ak arte (proba 11:30ean hasiko da). Haurren kasuan, larunbatean bertan apuntatu beharko dira, eta proba 10:30an hasiko da. Dohainik izango da.

Krosak trafikoan mozketa eragingo du. GI-2131 errepidea itxita egongo da ibilgailuen trafikorako, zehazki 3,500 kilometrotik 4,500 kilometrora bitartean, 11:30etik 12:30era. Udaletik barkamena eskatu nahi da mozketa honek eragin ditzakeen edozein eragozpenengatik.

Corpus krosa 2024