Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Lan eskaintza: aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia

Lan eskaintza: aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia

22 Azaroa 2023

Lanbideren bitartez, Legorretako Udalak aldi baterako peoi bat kontratatzeko deialdia egin du. Lanpostu honetan udal eraikinak eta kaleak garbitzeko lanak, obra eta mantentze lan txikiak eta lorezaintza lanak egingo dira. Horrez gain, egunerokoan sor daitezkeen beharrei erantzun beharko zaie, eta herriko ekimenetan, muntaketetan, konpostean eta antzerako lanetan laguntza eskaini. Ordezkapen kontratua egingo da, lanaldi osoan. Hautatua abendu hasieran hasiko da.

Bete beharreko baldintzak bi dira: eskola ziurtagiria eta B gidabaimena izatea. Dena den, kontuan hartuko da euskaraz komunikatzeko gaitasuna, Legorretan erroldatuta izatea eta antzeko lanetan esperientzia izatea.

Izen ematea Lanbideren webgunean bitartez egin behar da, zehazki esteka honetan. Horretarako azken eguna ostirala izango da, azaroak 24.