Lan eskaintza: administrari laguntzailea kontratatzeko deialdia
31 Urria 2023
Legorretako eta Itsasondoko Udaletako administrazio-zerbitzuen taldeko administrari laguntzaile lanpostu baterako deialdia egin da, gizarte-zerbitzuetako administrari laguntzaile lanpostua funtzionarioentzat gordeta edukitzeko.
Lanaldia %50era izango da: %35 Legorretan eta %15 Itsasondon. Epea gaur, urriak 31, ireki da, eta azaroaren 28ra arte egongo da zabalik (egun hori barne). Deialdiaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero eta eskaera aurkezteko, sartu hemen.