'La huella de una carta' liburuaren aurkezpena ostiralean
04 Iraila 2018
Ostiralean, hilaren 7an, La huella de una carta eleberriaren aurkezpena izango da udaletxean, 18:30etan. Talidomidak kalte egindako kideen inguruko eleberria da: Nuria Somport protagonistak malformazioekin jaiotako ume batzuen berri izango du, eta ez du etsiko egia argitara atera arte.
Aurkezpenean izango dira eleberriaren egile Rosario Raro idazlea eta Avite elkarteko kideak.