Hona hemen aurtengo kultur asteko egitaraua:
URRIAK 22, IGANDEA
13:00 Bertso saioa Jainkoeneko terrazan, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.
URRIAK 25, ASTEAZKENA
17:00 ‘Hor konpon Marianton’ ipuin kontaketa Herri Antzokian, 3-8 urte bitarteko haurrentzat. (E).
19:00 Buruhandiak.
19:30 ‘Emakume argitsuak’ hitzaldia eta dokumentala Herri Antzokian, Legorretatik Mundura GKEaren eskutik. (G).
URRIAK 26, OSTEGUNA
17:00 Telefono mugikorraren erabilerari buruzko tailerra udaletxeko batzar aretoan. Ordu eta laurdeneko bi zati izango ditu: oinarrizko erabilera (whatsappa) eta aurreratua (aplikazioak, Legorretapp). (E/G).
19:00 Buruhandiak.
21:00 ‘Temple Grandin’ filmaren emanaldia, Herri Antzokian. (G).
URRIAK 27, OSTIRALA
17:00 Legorparty 2017 ordenagailu topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga kultur etxean.
17:30 Herriko gazteentzako oinarrizko sukaldaritza tailerra, Aldaieta elkarteko kideen eskutik. Bilkoin elkartean. (E).
19:00 Buruhandiak.
19:30 Kantu Jira udaletxe aurretik abiatuta, Elekun abesbatzarekin. Une berean tabernek pintxo-potea eskainiko dute.
23:00 XXIII. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.
URRIAK 28, LARUNBATA
11:00 Sagar Festa. Aldaieta elkartearen eskutik, herriko plazan. Aurrez Ugaro herri eskolako haurrek bildutako sagarraren prentsatzea eta muztioa jasotzea. Ondoren, muztioa banatuko da.
- Astean zehar, Aldaieta elkarteak nagusiki sagarrarekin eginiko elikagaiak prestatzeko tailerrak emango dizkie Ugaro herri ikastetxeko ikasleei.
16:00-18:00 Garagardoa etxean egiten ikasteko tailer teoriko praktikoa Bilkoin elkartean, Lupulu taldearen eskutik. Ekoizpen prozesuko teknika zein pausoak ikasiko dira. (E)
17:00-18:30 5 eta 12 urte arteko haurrentzako Hosto Tailerra Kutxa Ekoguneak antolatuta, udal pilotalekuan. (E).
URRIAK 29, IGANDEA
10:00-18:00 Ibilgailu klasikoen V. topaketa, Kale Nagusian.
11:00 Partaideentzako hamaiketakoa.
13:30 Sari banaketa.
14:00 Partaideentzako bazkaria Bilkoin elkartean.
16:30 Ibilbidea.
20:00 Legorparty 2017 ordenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga kultur etxean.
OHARRA:
(E) Ekintza hau euskaraz izango da.
(G) Ekintza hau gazteleraz izango da.



