Korrika kilometroak pilatzen ari da Euskal Herrian barrena eta lekukoa laster izango da Legorretan. Dena ondo bidean, larunbat honetako 12:20 bueltan helduko da herrira, Itsasondotik. Kaleak zeharkatzen ditunean, Donostiaranzko bidea hartuko du, igandean, etzi, Baionan amaitzeko. Motorrak berotzen hasiak dira legorretarrak; izan ere, Korrika Txikia egin da ostiral honetan, egun handiaren bezperan.
Legorretako hainbat enpresa eta eragilek eramango dute lekukoa puntu desberdinetan: Udala, Gaztetxea, Legoreggae, Pikuk Kirol Kluba, Ugaro Guraso Elkartea, Irritzi Alai dantza taldea, Bilkoin, Aldapa Haundi, Elekun, Eredu eta Ederfilek, zehazki. Behin Korrika pasatzean, Goierriko Korrika batzordeak mezu irakurketa eta herri bazkaria antolatu ditu. Gainera, arratsalderako Legoreggae jaialdia ere antolatu da.