Kontzentrazioa izango da gaur, 19:00etan, bart gaueko eraso matxista salatzeko
06 Abuztua 2021
Legorretako Talde Feministak kontzentraziora deitu du gaur arratsalderako, bart gauean herriko taberna batean gertatutako eraso matxista salatzeko. 19:00etan izango da, herriko plazan, osasun neurri guztiak errespetatuta.
Udalak bat egiten du talde feminstaren deialdiarekin, eta herritarrei dei egin nahi die protesta horretan parte har dezaten.