Udalak karpa bat jarri du eskolako patioan, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Hala, ikasturte honetatik aurrera ikasleek beste ekipamendu bat izango dute erabilgarri, eskola orduetan zein eskola orduak bukatu eta gero.
Horrez gain, haur eskolako parkea estaltzeko ere estalpe bat jarriko da udazken honetan.