Kantu jira egingo dute Elekun abesbatzak eta Anaitasuna Errondailak larunbat honetan
14 Ekaina 2024
Kantu giroan alaituko dituzte Legorretako kaleak herriko Elekun abesbatzak eta Legazpiko Anaitasuna Errondailak larunbat honetan, ekainak 15. Kantu jira egingo dute, eta 12:30ean hasiko da. Kale nagusian ekingo diote, eta bi taldeetako kideak herri osoan zehar ibiliko dira, kantua protagonista dela.