Kanpai hotsek ordutegi berria izango dute gaurtik aurrera
11 Urria 2023
Jasotako kexa eta eskaera batzuei erantzunez, eta batez ere herritarren atsedenari lehentasuna emanez, Legorretako Udalak kanpaikaden ordutegi berria ezarri du asteazken honetatik aurrera. Modu honetan, eguneko azken kanpai-hotsa 22:00etan izango da, eta 8:00etan ekingo dio berriz, egunero.