Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
KALEKO ZABORRAK JARRAIPEN BILERA (Birziklatzea erreza da)

KALEKO ZABORRAK JARRAIPEN BILERA (Birziklatzea erreza da)

07 Iraila 2014

b2ap3_thumbnail_kartela-kaleko-zaborra.jpg

“Borondate kontua besterik ez da”

 

Aurretik informatu den bezala, udalak, ekainaren 24an batzar irekia ospatu zuen birziklatu gabe kalean botatzen den zaborrak sortzen duen arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz.

Batzarrean 22 herritarrek parte hartu zuten eta hartutako erabakia ondorengoa izan zen; lehenik, udalak saiakera berri bat egingo zuen ontziak jaso gabe dituzten herritarrekin aurrez aurreko elkarrizketen bidez. Ondoren, Legorretako herritarren laguntzaz, astean behin,  kaleko zaborra guztia bildu eta  sailkatu egingo genuke.

Gutxi batzuk dira udalak aurrez aurreko elkarrizketa eskatuz luzatu den eskutitzei erantzun diotenak. Baina, badira bi aste 15 bat lagunek bigarren neurria, hau da, kaleko zaborra jaso eta sailkatzen ari direla borondate hutsez, eta, lortutako emaitza ondorengo argazkiek erakusten dute.

1go astean: kalean zegoen zaborra
1go astean: kalean zegoen zaborra

1go astean: sailkatu eta gero gelditzen den errefusa 
1go astean: sailkatu eta gero gelditzen den errefusa

2go astean: kalean zegoen zaborra 
2go astean: kalean zegoen zaborra

2go astean: sailkatu eta gero gelditzen den errefusa 
2go astean: sailkatu eta gero gelditzen den errefusa

Ekintza honek, hondakinak sailkatu nahi ez dutenei birziklatzea erreza dela, erakusteko prest gaudela eta beraiek ere egin dezaketela irudikatzea du helburu; borondate kontua besterik ez da.


Ekainean, hilak 24, udalbatzarra ospatu zen kaleko zaborren inguruan jasaten dugun arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz.

Urte bete baino gehiago da zabor bilketa sistema berria martxan jarri genuela eta baita ere arazo hau sortu zela. Jendea egoera berrira egokitzeko epe bat utzi eta ondoren arazoak aurrera egin ezkero hainbat neurri hartzea erabaki zen, isunak horien artean.

Baina, arazoa juridikoki aztertu ondoren, isunak jartzeko aukera alde batera utzi da, Sasieta mankomunitateko barne araudiak udaltzaingo izatera behartzen gaituelako eta hori Legorretan ez delako bideragarri.

Honenbestez batzar honetan bildu ginen 22 herritarrek, arazoari irtenbidea eman nahian honakoa erabaki genuen:

  1. Lehenik, arazoa sortzen dutenekin bildu eta ea zergatik egiten duten argitzen saiatu, aurrez aurreko elkarrizketen bidez.
  2. Legorretako herritarren laguntzaz kalean utzitako zaborra bilduko litzateke. Ondoren, astean behin herriko plazan zabor guztia sailkatuko genuke. Neurri hau kalean utzitako zakar hauen eragina pairatzen duten bizilagunei errespetua adierazteko hartzen da, batzarkideen ustez birziklapen sistema ondo burutzen duten bizilagunek ez dutelako horrelakorik merezi.

Bestalde, ekintza honekin birziklatzen ez dutenei birziklatzea erreza dela eta erakusteko prest gaudela irudikatu nahi dugu.

Udaletik ekintza hauetan parte hartzeko deia luzatzen diegu herritar orori, denon laguntza ezinbestekoa baita. Beraz, animatu eta izena eman udaletxean bertan edota udal ordezkariei berri emanez.

Aurrez, mila esker!

Legorretan, 2014ko ekainaren 27an.