Ekimen desberdinez osatutako astea antolatu du Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak. Datorren asteartean, irailaren 17an hasita, igandera arte bitartean ospatuko da. Hau da egitaraua:
Irailak 17
“Adineko pertsonen zaintza. Bizi testamentua” hitzaldia, Udal aretoan, 17:00etan. Olaia Arana Alvarezek elebitan eskainiko du hitzaldia.
Irailak 19
Bingoa, Udal aretoan, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, patata tortilen dastaketa egingo da.
Irailak 20
XI. Ibilaldi neurtua. 17:30etan abiatuko da, eta bi itzuli emango zaizkio zirkuituari, guztira bost kilometro osatuz. Ondoren, txorizoa eskainiko da.
Irailak 22
Meza ondoren hamaiketakoa egingo da, 14etan mahai-jokoen sari banaketa eta bi omenduei aitortza eta 14:30ean bazkaria.