Izugarria da festen bueltan herritarrongandik jaso duguna. Aipatzekoa da zenbat herritarrek hartu duten parte antolakuntzan zein ekintzetan.
Egindakotik ikasi, kritikak baloratu eta antolakuntzan aritu direnek erakutsitako inplikazioa azpimarratu nahi genuke.
Festak herritarrok herriarentzat egiten ditugu, eta horrela jarraituko dugu. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da eta datozen urteetan antolakuntzan zein festan elkartuko gara!