Ekainaren 2an ospatuko da Corpus Christi eguna Legorretan, eta, ohi bezala, krosa izango da goizean. Hain justu, 40.a aurten.
Umeen txanda 10:30etan izango da, eta helduena, berriz, 11:30etan. 16 urtetik gorako korrikalariek izena eman dezakete jada Kirolprobak.com webgunean. Izena Internet bidez ematen dutenen artean, gainera, bi pertsonarentzako afari bat zozkatuko da (Insausti jatetxean).
Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 11:00k arte, baina antolakuntzak eskertuko luke aurrez egitea, lana errazte aldera.