Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Izeba Txirrita antzezlana ostiral honetan

Izeba Txirrita antzezlana ostiral honetan

27 Urtarrila 2026

Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan argitaratutako Zazpikiak bat komiki bilduman dagoen Zeruaren erdian komikia aurkeztuko zuen Usue Egiak pasa den ostiralean.

Ostiral honetan berriz, Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan sorturiko Izeba Txirrita antzezlana eskainiko da. Hitzordua, ostiral honetan, urtarrilak 30 arratsaldeko 18:30ean izango da Herri Antzokian. Antzezlana, 7 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Antzezlanak 1936ko altxamendu frankistatik abiatutako bidaia bat proposatzen du, memoria kolektiborako ariketa bat: mudantza baten erdian, zoriak nerabe bi eta euren izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrak eta pasadizoak aurkituko dituzte. Nerabeek hasieran ez diote kasu handirik egingo, baina pixkanaka ikusiko dute iraganeko istorio horiek zein bizirik dauden oraindik.