Irekita egongo dira errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontziak
18 Martxoa 2020
Sasieta mankomunitateak, koronabirusaren hedapena saihesteko ondorengo neurriak hartu ditu:
- 24 orduz irekita egongo dira errefusarentzako, organikoarentzako eta pixoihalentzako edukiontziak; ez da txartelik erabili behar izango.
- Ordizia, Beasain eta Urretxuko garbiguneak irekita egongo dira, baina profesionalei eta udalei emango diete zerbitzua, ez norbanakoei. Beraz, garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie herritarrei, ezinbestekoa ez bada.
- Horrez gain, udaletxeko sarrera nagusia irekita egongo da, organikoarentzako poltsak hartu ahal izateko.