Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Irekita dago haurrentzat antolatutako ginkanan izen-emateko aukera

Irekita dago haurrentzat antolatutako ginkanan izen-emateko aukera

27 Otsaila 2025

Legorretako Udalak, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako ginkana bat antolatu du martxoaren 9rako. ‘Euskal emakumeen aztarnen bila’ ginkana, goizeko 10:30ean hasiko da Herri Antzokian, eta bertan parte-hartzeko beharrezkoa da izen-ematea. Horretarako azken eguna martxoaren 3a izango da eta esteka honetan dagoen galdetegi hau bete beharko da.