Datorren asteazkenean, hilaren 26an izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo lehen ipuin kontaketa. Idoia Barandiaran eta Lurdes Gorostegiren eskutik, Ipuinen haria izeneko kontakizuna izango da 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat.
Ipuin kontaketa dibertigarria izango da: hariari tira eta tira, ipuinen haria osatuko dute kontalariek, zuzeneko musikarekin. Ipuinen haria, Nola dastatu ilargia eta Hartza ehizatzera goaz ipuinak kontatuko dituzte.