Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Informazio bilera udaleku irekietan lan egin nahi duten begiraleentzat

Informazio bilera udaleku irekietan lan egin nahi duten begiraleentzat

31 Maiatza 2017

Aurten, Irrizblai aisialdi taldeak kudeatuko ditu Legorretako udaleku irekiak. Begiraleak, hala ere, orain arte bezala, herrikoak izatea lehenetsiko da, eta aisialdiko begirale ikastaroa agiria ateratzeko praktikaldia egiteko aukera izango dute begirale laguntzaileek, horretarako koordinatzaile bat egongo baita.

Informazio gehiago bildu ahal izateko, bilera bat izango da bihar, osteguna, arratsaldeko seietan, udal liburutegian. Animatu!