Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Hiru pertsona falta dira argazkilaritza ikastaroa martxan jartzeko

Hiru pertsona falta dira argazkilaritza ikastaroa martxan jartzeko

26 Otsaila 2020

Martxoan izango da argazkilaritza digitaleko ikastaroa, 2tik 13ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, Aldaietaren egoitzan. Matrikula doan izango da, baina izena eman behar da, kultur etxean edo posta elektronikoz, kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidera dokumentu hau bidalita: Izen-emate-orria-Cebanc

Hamabi pertsonako taldea osatu behar da ikastaroa martxan jarri ahal izateko, eta hiru pertsona falta dira taldea osatzeko. Animatu!