Zoru pelbikoa eta sabelaldea ezagutu eta indartu nahi dituzu? Ariketa hipopresiboen ikastaroa izango da Legorretan, urritik maiatzera bitarte. Ostiralean izango dira klaseak, 15:15etik 16:00etara. Hilean 30 euro ordaindu beharko dira, eta udal liburutegian eman behar da izena, irailaren 29ra bitarte.
Udalaz kanpoko ikastaroa da, eta Izar Aguilar izango da irakaslea. Edozein zalantza izanez gero, jarri harekin harremanetan, telefono zenbaki honetan: 644 24 11 73.