Legorretako Udaleko Berdintasun saila Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean parte hartzen ari da, eta, oraingoan, guraso, aitona-amona, osaba-izeba eta zaintzaileentzako bi hitzaldi-saio antolatu ditu, horiek guztiak hezitzaile ere badiren heinean, berdintasun jokamoldeen inguruan gogoeta egiteko.
- Zer da generoa? Nork eta nola eraikitzen du? Zein da hezitzaileon rola?
- Nola hezten ditugu umeak? ‘Antzeko’ tratatzen ditugu neskak eta mutilak? Zergatik?
- Zeintzuk dira markatutako bideak eta nola jokatzen dugu bide horietatik ateratzen diren umeekin?
- Zeintzuk dira gure zalantzak, zailtasunak eta erronkak?
- Zein alderdi dira garrantzitsuak?
Galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko da Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakaslea, bi saioko jardunaldi batzuetan:
Urriak 3, asteartea: 18:00-20:00, Herri Antzokian.
Urriak 17, asteartea: 18:00-20:00, Herri Antzokian.
Bi saioak euskaraz izango dira, eta aldibereko interpretazioa egongo da gaztelaniara.
Haur zaintzarako zerbitzua egongo da: 17:45etik 20:15era, Kultur Etxean.
Eman izena irailaren 29a baino lehen, Kultur Etxean edo gizarte@legorreta.eus helbidean.
Bi saioetara joatea gomendatzen da, elkarren segida direlako, baina batera joan ezin dena joan daiteke bestera.


