Herriko antzerki taldeak beste bi saio eskainiko ditu igande honetan
15 Ekaina 2026
“Ontza Kabareta” antzezlanaren estreinaldiak izandako arrakasta ikusirik, beste bi saio eskainiko dira datorren igandean, ekainak 21. Lehenengo saioa arratsaldeko 17:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 19:30ean. Sarrerak bihartik aurrera udaletxean izango dira eskuragarri eta pertsonako gehienez bi gonbidapen banatuko dira.