Rosa Martinezek txotxongilo emanaldia eskainiko du herri antzokian, bihar, 'Noraren sekretua' titulupean. Bertan, eskola-jazarpenaren gaia lantzen du eta mahaiko txotxongiloak erabiltzen dira.Emanaldi hau 5 – 9 urte bitarteko haurrentzat egokia bada ere, gurasoek eta adin hauen inguruko haurrek ere ikuskizunaz goza dezakete. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta doakoa izango da.