Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bi ohar egin dizkie bere abonatuei
09 Uztaila 2018
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die 2018. urteko bigarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak uztailaren 9ko astean hasiko direla. Etxetik kanpo izanez gero, irakurketa erraztea eskertuko genizueke, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-302222 – 943-318602 (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean (www.gipuzkoakour.eus) entregatu dezakezue, altan emanda bazaudete.
Bestalde, 2018ko bigarren hiruhilabeteko irakurketetan aurkitu ditugun kontagailu zahar edo matxuratuak uztailaren 9ko astean hasiko gara aldatzen. Era berean, informatzen dizuegu kontadore aldaketa horiek ez zaizkiela kobratuko abonatuei. Edozein argibide abonatuaren 902-302222 – 943-318602 (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean egin daiteke (www.gipuzkoakour.eus).