Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Gipuzkoako bizikleta eskolen jardunaldia izango da Legorretan, igandean

Gipuzkoako bizikleta eskolen jardunaldia izango da Legorretan, igandean

21 Urria 2021

Igande honetan, hilaren 24an, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatuta, lurraldeko bizikleta eskolen hastapen ikastaroa izango da Legorretan. Lurralde osoko 160 ume inguru etorriko dira, eta herriko ikastaroko ikasleek ere parte hartuko dute. Bi talde egingo dituzte, 10:00etatik 11:30etara bata eta 11:30etatik 13:00era bestea.

Hasteko, bi ginkana egingo dira, bat infantilentzat eta bestea alebin eta benjaminentzat. Ondoren, herriko bizikleta parkean zirkuito bat egingo dute, eta, bukatzeko, irteera txiki bat egingo dute Itsasondora, bidegorritik.