Gaztetxeak XIX. urteurren festa ospatuko du asteburu honetan
14 Abendua 2023
Asteburu berezia dator Legorretako Gaztetxearentzat. Izan ere, 19 urte bete baitu gaztetxeak aurten, eta hori dela eta, urteurren festa antolatu du Gazte-Piku gazte asanbladak ostiral eta larunbat honetarako.
Ostiralari dagokionez, karaokea eta zurrakapotea egingo dute 23:30ean hasita. Larunbatean, aldiz, karropoteoa 19:00etan abiatuko da, eta ondoren, 23:30ean, GZR taldeak eta N-Lezz DJak gaua girotuko dute.
Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.