Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Gaztaina jana eta musika eskolaren emanaldia bihar

Gaztaina jana eta musika eskolaren emanaldia bihar

23 Azaroa 2018

Bihar, larunbata, hilak 24, gaztaina jana eta musika eskolaren emanaldia izango dira. 18:30etan hasita, herriko frontoian. Gaztainak guraso elkarteak prestatu eta salduko ditu, ohi bezala, eta musika eskolaren emanaldia, berriz, Santa Zezilia ospatzeko izango da. Horri lotuta, gaur iluntzean, 19:30etan, Elekun abesbatza ibiliko da herriko kaleetan kantari.