Datorren larunbatean, hilaren 15ean, Legorretako XI. Garagardo Azoka izango da, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etan irekiko dute barra, eta 20:00etatik aurrera emango dituzte afariak. Musika ere izango da afaria girotzeko. Afarirako txartelak herriko tabernetan daude salgai, eta igandea da erosteko azken eguna, hilaren 9a.
Ostiralean ere izango da garagardoa dastatzeko aukera. Barra zabalduko dute gauean, eta Los Pies del Gato Jakako taldeak kontzertua emango du.